Irak

AEBetako eta Irakeko milaka soldaduk Bagdad hartu dute

Hiriko txoko guztietara hedatu dira soldaduak. Euren zeregina autoak eta etxebizitzak miatzea, eta beharko balitz leku susmagarrietan ekintzak egitea, Irakeko telebistak esan duenez. Etxeratze-agindua ezarri dute 21:00etatik 06:00etara, eta autoan ibiltzea debekaturik dago herritarrak errezatzera joaten diren orduetan, 11:00etatik 15:00etara.

2006ko ekainaren 14a
15:48
Entzun
40.000 soldadu zabaldu direla esan du Irakeko telebistak, identifikatu gabeko iturriak aipatuz. Irakeko gobernuak ez du kopuruaren berri eman. Azken aldian areagotu den egoera larria baretzeko helburua du segurtasun plan horrek, Irakeko Lehen ministro Nuri Al Malikik esan duenez. Hala ere, zaila izango du, izan ere, soldaduak sartu eta berehala bi hildako eta hamar zauritu eragin ditu auto bonba batek, zaurituen artean bost polizia, eta ez da eraso bakarra izan. Zauriturik ez bada ere, kalte material handiak eragin dituen hainbat leherketa egon dira.

Soldaduen hedapena George Bush AEBetako presidenteak Irakera ustekabean egindako bisitaren ondoren egin dute. Isilean egin behar izan du, berriz ere, Bushek bidaia, egunean 100 eraso inguru dagoela-eta haren segurtasuna bermatzeko. Hain zuzen, haren bisita salatzera milaka xiita atera dira kalera gaur, "irakiar subiranotasuna bortxatzen" duelako, Muqrada Al Sadr xiitak aipatu duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.