Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) gero eta handiagoa da Irakeko okupazioaren ondorioz sortutako gerrari buruzko ezinegona, eta bart hango Kongresuak Armada Iraketik erretiratzeko eskatu du. 120 eguneko epea eman du horretarako. Hirugarren aldiz eskatu dio gauza bera.
Bart 223 boto izan dira erabaki horren alde eta 201 kontra. George Bush AEBetako presidentearen alderdia dago galtzaileen artean. Demokraten alderdiak irabazi du.
Bushek, hala ere, esan du erabaki hori ez duela beteko. Iraketik tropak erretiratzea "estatubatuar guztien" helburua dela esan zuen atzo gauean, erabakiaren aurretik, baina orain egitea "hondamena" litzatekeela. "Jeneralei dagokie tropak noiz erretiratu erabakitzea eta ez herritarrei".
Dena dela, Bushek aitortu du gauzak ez doazkiela nahi bezain ondo. "Oro har, Iraken lortu nahi ziren helburuak ez dira gauzatu". Horixe jasotzen du AEBetako Gobernuak Irakeko egoeraren gainean egin duen azterketa txostenak. Bertako segurtasunak "konplexua" izaten jarraitzen du, txostenaren arabera, eta Etxe Zuriko estrategiarentzat "erronka handia" da oraindik ere.
AEBetako Kongresuak Armada Iraketik erretiratzeko eskatu du berriz ere
120 eguneko epea eman du horretarako. Bart egin dute bozketa eta Bushen alderdiak galdu egin du, baina presidenteak esan du ez dituela militarrak erretiratuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu