Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Senatuak Iraketik euren herrialdeko tropak erretiratzeko lege proiektua onartu du gaur. Tropen erretiroa lau hilabeteetan egin daitekeela aurreikusten du eta 2008ko apirilaren 1erako erretiratu beharko luketela. Halaber, Irakeko eta Afganistango gerretarako 122.000 milioi dolarreko diru laguntza onartu du.
51k senatarik eman dute aldeko botoa eta 47k kontrakoa.
Lehengo astean AEBetako Ordezkarien Ganberak ere tropak erretiratzeko lege proiektua onartu zuen (2008ko irailaren 1erako), eta orain bi erakundeek euren ebazpenak bateratu egin beharko dituzte. Ondoren, lege proiektua George Bush AEBen presidenteari bidaliko diote. Proiektua lege bihrtzeko Bushen sinadura beharko luke, ondoren tropak erretiratzeko, baina Etxe Zuriak esana du betoa jarriko diela halako erabakiei.
Bushek gaur adierazi du gauza bat dela gerrarako diru laguntzak onartzea eta beste bat tropak ateratzea Iraketik.
AEBetako Senatuak ere Iraketik tropak erretiratzea eskatu du
Lege proiektua onartu du. Lehengo astean Ordezkarien Ganberak eskaera bera egin zuen. Orain Bushen baiezkoa beharko dute baina presidentea ez dago ados.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu