Irakeko auzia
AEBtako beste hiru militar hil ditu Irakeko erresistentzia armatuak
Estatu Batuetako aireko 101 dibisioko beste hiru soldadu hil ditu bart Irakeko erresistentzia armatuak. Irak iparraldean gertatu da erasoa, eta militarren iturriek diotenez, granada-jaurtigailuak erabili dituzte irakiarrek. Saddan Hussein Irakeko presidente ohiaren bi semeen, Uday eta Qusay, heriotzaren ondoren AEBtako militarren aurka egindako hirugarren erasoa izan da.
Dagoeneko AEBtako 44 soldadu hil ditu Irakeko erresistentzia armatuak maiatzaren 1az geroztik. Eraso gehienak Bagdad iparraldeko Fajula, Ramadi eta Balad hirietan jazo dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu