AEBtako goi agintariak ere ez du baieztatu Diali hiritik iritsitako informazio bat. Bagdad ipar ekialdean dagoen herri horretako biztanleek diotenez, Irakeko erresistentziak granada-jaurtigailuz eraso zion atzo gauean armada estatubatuarreko ibilgailuz osaturiko konboi bati.
Iraken dagoen AEBtako beste militarburu batek atzo beste soldadu hil zutela adierazi du, Bagdadetik 50 kilometrora dauden Faluja herrian zartatu zen lehergailu baten ondorioz.
Faluja, Balad eta Ramadi dira azken asteotan AEBtako militarren aurkako eraso gehien ezagutzen ari diren herria. George W. Bushek Irakeko gerra amaitu zela esan zuenetik, gutxienez 35 soldadu hil ditu Irakeko erresistentziak.
Irakeko auzia
AEBtako beste soldadu bat hil du Irakeko erresistentzia armatuak
Amerikako Estatu Batuetako beste marine bat hil du Irakeko erresistentzia armatuak. Gaur goizean eman du horren berri AEBtako armadaren goi kargu batek. Ez du zehaztu non gertatu den erasoa, eta hildakoa dibiso korazatukoa dela esatera mugatu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu