euskara

AEK: "Erakunde eta administrazioek euskara aintzat eduki behar dute"

Ikasturte hasierako agerraldia egin du, Bilbon. AEKren aurtengo leloa 'Euskara bizia' da.

Berria.info
2012ko irailaren 4a
15:42
Entzun

AEK-k ikasturte hasierako agerraldia egin du gaur Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon, eta Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzaile nagusiak "erakundeei eta administrazioari euskal herritarron nahiak eta beharrak zein euskara eta helduen euskalduntzea aintzat" hartzeko eskatu die.

Ana Castro kanpainaren protagonistak AEKn eskaintzen dituzten zerbitzuen aurkezpena egin du. Besteak beste, barnetegiak eta on line ikastaroak aipatu ditu.

AEKren aurtengo leloa Euskara bizia da. Hori hizpide hartuta, Castrok esan du euskara bizia ikasteko eta lantzeko aukerarik onena AEK dela, "gertutasuna, inplikazioa eta eraginkortasuna eskaintzen dituelako". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.