Euskara

AEK, hamar mila ikasletik gora izateko helburuarekin

Bi egoitza berri ireki dituzte: Baionan eta Iruñean.

2007ko irailaren 10a
16:59
Entzun
AEK-k iazko ikasturtean hamar mila ikasle izan zituen eta orain, ekitaldi berrian, marka hori gainditu nahi dutela esan dute gaur erakundearen arduradunek, Bilbon, matrikulazio kanpainaren aurkezpenean. Euskara zure altxorra leloa izango du kanpainak, eta "euskara ikasteko gaitasuna edozeinek" duela azpimarratu dute. "Guk, prestatzaile lana egingo dugu".

Bi egoitza ireki dituzte, gainera. Bata, Baionan, Marengo karrikan; hain zuzen, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako egoitza nagusia izango da Baiona Ttipikoa. Bestea, Iruñean zabaldu dute, Donibane auzoan, Iratxeko Monasterio karrikan; han zen lehengo egoitzaren lekualdaketa egin dute, azken batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.