AEK-k eta IKAk manifestazioa egingo dute gaur

2004ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
AEK-k eta IKAk manifestazioa eginen dute gaur 17:30ean Iruñean, Nafarroako 2005. urteko aurrekontuetan euskaltegientzat zehaztutako diru saila nabarmen murriztu delako. 180.000 euroko laguntza aurreikusten da haientzat. Kopuru horrek «euskaltegiak kolokan» jartzen dituela salatu dute AEK-k eta IKAk. Gaurko elkarretaratzeak atxikimendu ugari jaso ditu. Besteak beste, Kontseiluak, LAB sindikatuak, EAJk, Batzarrek, Sortzen-Ikasbatuaz-ek, Topaguneak eta Euskara Kultur Elkargoak bat egin dute manifestazioarekin. Gazteluko plazatik abiatuko da, eta UPNren, CDNren eta PSNren egoitzen aurretik pasako da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.