BILBO. AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak adierazi du herenegun Espainiako Auzitegi Nazionalean 11/13 sumarioko epaiketan parteen artean egindako akordioak auzipetuen «egoera pertsonala arindu» dezakeela, «baina maila politikoan katastrofikotzat baino ezin da kalifikatu: antolakunde politikoen kriminalizazioa eta jazarpena ontzat eman ditu. Ez da akordio juridiko hutsa izan, eragin politikoa daukana baizik».
Sare plataformak esan du sumarioa «injustizia bat» izan dela hasieratik, baita azkenean akordioa lortuta ere, baina «poza» ere agertu du 47 auzipetuetatik 45ek ez dutelako espetxera joan beharko. Foro Sozialak ez du baloratu nahi izan akordioa, eta nabarmendu duena izan da auziaren inguruan Euskal Herrian eragileen artean egon den «adostasun zabala».
AEMk kritikatu egin du 11/13 auziko akordioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu