Euskal presoak

AEMk manifestazio nazionala antolatu du azaroaren 18rako

Aurretik, datorren hilaren 11n, martxa egingo dute Alcala-Mecoko espetxera, gaixo dauden presoak aska ditzatela eskatzeko.

jarraia146577.jpg
2017ko urriaren 28a
15:33
Entzun

Gaixo dauden presoei eskaintzen zaien aukera bakarra "damutzea edo hiltzea" dela salatu du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak (AEM). Gogora ekarri ditu hainbat euskal presoren egoerak: besteak beste, Ibon Iparragirreren egoera larria.

Egoera horren aurrean, deia egin dute datorren hilaren 18an Bilboko Jesusen Bihotzetik irtengo den manifestazioan parte hartzeko, "inoiz baino beharrezkoagoa delako amnistiaren aldeko borroka sustatzea eta indartzea". Protesta arratsaldeko 18:00etan abiatuko da.

Aurretik, ordea, martxa bat egingo dute Madrilgo Alcala-meco espetxera. Han daude Iparragirre eta Manu Azkarate, hura ere gaixo. Mugimenduak salatu du presoekiko "krudelkeriaren" atzean dagoena "herri oso bat ikaratzeko nahia" dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.