Aezkoako Batzarrak AHTa eraikitzearen aurka egin du
ARIBE. Aezkoako Batzarrak (Aribe, Nafarroa) bat egin du Bilduk abiadura handiko trenaren aurka aurkeztutako mozioarekin. UPNk eta PSNk Espainiako Gobernuak ezarri dituen mozketei men egiten dietela salatu du Bilduk; zehaztu du 134 milioi euro gastatuko direla aurten AHTan, eta bi alderdiek arlo publikoan «murrizketak eginez» orekatu nahi dutela inbertsio hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu