munDUA

Afganistango oposizioak dio ez dela legezkoa Karzai izendatzea presidente

Abdulak baztertu egin du gobernuan sartzea. "Presio talde gisa ariko gara aldaketak lortu ahal izateko". Larunbatean ziren hauteskundeetako bigarren itzulia egitekoak.

2009ko azaroaren 4a
13:42
Entzun
Abdula Abdula Afganistango oposizioko buruak adierazi du ez dela legezkoa herrialdeko Hauteskunde Batzordeak Hamid Karzai gobernuko presidente izendatzea. Horretaz gain, Abdula Atzerri ministro ohiak "baztertu" egin du exekutiboan sartzea. "Presio talde gisa ariko gara aldaketak lortu ahal izateko".

Larunbat honetan ziren hauteskundeetako bigarren itzulia egitekoak, baina Abdulak herenegun jakinarazi zuen eurak ez zirela aurkeztuko. Hauteskunde Batzordeko buruzagien dimisioa eskatzen zuen hark, baina jarduneko gobernuak atzera bota du haren eskaera. Ondorioz, bozetarako lehiatik erretiratzea erabaki zuen Abdulak. Horren ostean, eta nazioartearen presioei men eginez, Hauteskunde Batzordeak baztertu egin du bigarren itzulia egitea, eta Karzai aldarrikatu du presidentetzarako bozetako garaile, argudiatuz berak irabazi zuela lehen itzulia, botoen %49,67rekin.

NBEren laguntzarekin osatutako Kexuen Hauteskunde Batzordeak hauteskundeetako lehen itzuliko iruzurra salatu ostean, nazioartea izan zen Karzai estu hartu eta bigarren itzulia egitera bultzatu zuena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.