Euskara

Afrikak osatu du Korrikaren kanta

Afrikaren 'Ni ere bai' kantuak jarriko dio doinua 14. Korrikari. 'Jungle' estiloko erritmo beroek lagunduko dute, beraz, AEKren eta euskararen ekitaldia datorren martxoaren 10ean Orreagan (Nafarroa) abiatzen denetik 20an Bilbora ailegatzen deneraino. Euskara dakitenei hizkuntza hori erabiltzeko deia eta ez dakitenei ikastekoa dira Afrikaren doinuek zabalduko duten mezua. Korrikako kantuaz gain, Irungo (Gipuzkoa) AEkren euskaltegiarekin zerikusia izan duten

2004ko azaroaren 26a
17:32
Entzun
Nolanahi ere, aurtengo Korrikak berrikuntza nabaria ekarriko du musikaren arloan: izan ere, berariaz hurrengo Korrikarako prestatutako kantuaz gain, Irungo (Gipuzkoa) AEkren euskaltegiarekin zerikusia izan duten 17 musikari eta taldeen abestiekin diskoa grabatu dute; hots, Irungo AEK-ko beteranoek. Honakoak dira diskoan ageri diren musikari eta taldeak:

Julen Lekuona zena.

Kuraia

Apurtu

Sagarroi

Skunk eta Apoa

Anti-Regimen

Fishotz Ruido

Izaera

Fermin Mugurza eta Xabi Strubell

L'ombre Raya

Oztopoka

Joxe Ripiau

Jeremiah Johnson

Baldin Bada

Minxoriak

Dut

Kortatu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.