Politika

Agengo auzitegiak atzera bota du Dergiren aurkako euroagindua

Euroagindua aplikatuz gero heriotzarainoko gose greba egingo zuela iragarria zuen. 2008tik baldintzapean aske bizi da, Cahorsen (Frantzia). Uztailaren 6an atxilotu egin zuten, Espainiako Auzitegi Nazionalak abian jarritako euroaginduagatik. 

2011ko abuztuaren 17a
15:14
Entzun

Daniel Dergi preso ohiaren aurkako euroagindu eskaera ez du onartu Agengo auzitegiak, leporatzen dizkiotenak Frantzian gertatu zirela argudiatuta. Ondorioz, bertan behera geratu da Dergi Espainiaratzeko prozedura.

Uztailaren 6an atxilotu zuten, Cahorsen, 2008an baldintzapean aske geratu zenetik bizitoki duen herrian: 1993ko eta 1994ko gertakarietan oinarrituta jarri zuen martxan Espainiako Auzitegi Nazionalak Dergiren aurkako euroagindu auzia. Atxilotu eta astebetera utzi zuten aske berriro, epaiketa egin zain. Hain zuzen ere, uztailaren 27an egin zen auzi saioa, eta tribunalak gaur eman du euroaginduaren aurkako epaia. Agi denez, Auzitegi Nazionalak leporatzen dizkionak Frantzian gertatu zirela argudiatu du.

Euroagindua aplikatuz gero heriotzarainoko gose greba egingo zuela iragarria zuen Dergik. Kartzelan zela, 1999 amaieran hasi eta 2000 hasieran 63 eguneko gose greba egin zuen, euskal presoek inoiz egin duten luzeenetakoa, preso politikoen estatusaren defentsan. Ondorio larriak eragin zizkion baraualdi hark.

Dergiren euroaginduaren aurka elkartasun mugimendu zabala sortu da; besteak beste, iragan astelehenean manifestazio jendentsua egin zuten Donibane Garazin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.