Ekainean izanen dira Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta Euskal Herria Bai koalizioak gaur aurkeztu ditu hautagaiak: Leonie Agergarai, Miguel Torre eta Beñat Elizondo. Hiru hautesbarrutitan aurkeztuko da Euskal Herria Bai, Pirinio Atlantikoetako departamentuko 4., 5. eta 6. barrutietan, eta Agergarai, Torre eta Elizondo dira, hurrenez hurrez, horietako hautagaiak. Agergarairen ordezkoa Mirentxu Lako izanen da, Torrerena Manex Pagola eta Elizondorena Eliane Galarraga.
Hain justu, Abertzaleen Batasunak (AB), Batasunak eta EAk osatzen dute koalizioa.
Ekaineko hauteskundeetan sei ardatz izanen dituzte: instituzionalizazioa, euskara, gatazka gainditzeko prozesua, Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko harremanak, garapen jasangarriaren alde garraio azpiegitura proiektuak gelditzea, eta herrian lan eta bizitzeko baldintza duinak aldarrikatzea.
Hauteskundeak
Agergarai, Torre eta Elizondo, Euskal Herria Bairen hautagaiak
Ekainean izanen dira Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta AB, Batasuna eta EA elkarrekin aurkeztuko dira koalizioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu