Agerraldi bat detektatu dute Larresoron

Larresoroko besta batzordeko zazpi gazte kutsatu dira. Herriko ostatua hetsi dute, «prebentzioz».

Donibane Lohizuneko (Lapurdi) PCR proba gunea. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2020ko irailaren 4a
10:57
Entzun

Larresoron (Lapurdi), agerraldi bat atzeman du Eskualdeko Osasun Agentziak. Oraingoz, zazpi gazte kutsatu dira, eta bakartuta daude. Arcachonera (Okzitania) bidaiatu zuten besta batzordeko gazteek, eta baliteke han kutsatu izana. Agentziak gazteekin kontaktuan izan diren pertsonak identifikatu ditu, eta etxeratze agindua eman die.

Larresoroko ostatua hesteko erabakia hartu dute jabeek «prebentzio neurri» gisa, eta langile guztiei eginen diete PCR proba.

Ipar Euskal Herriko datu zehatzik ez badago ere, 67 kasu ezagutu ziren iragan astean. Atzo, Donibane Lohizuneko (Lapurdi) geriatria zerbitzuan bi kasu atzeman zituzten. Hala, gutxienez 76 dira Iparraldean gaitza duten pertsonak, azken datuen arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.