Agerraldi eta agiririk gabe, batzordeari adio

2015eko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Ikerketa batzorde deitu zaio, baina deus gutxi ikertu ahal izan dute parlamentu galdeek Nafarroako Kutxari buruz. Gehienbat, eskatutako dokumentazioari ezezkoa eman dietelako CAN fundazioak eta Caixabank-ek bereziki. Agiririk gabe, agerraldirik ez da egin, baina atzo ondorioak eztabaidatu zituzten. Alderdi bakoitzak berea defendatu zuen.

UPNk eta PSNk Nafarroako Kutxako agintarien tesia defenditu zuten, baina bederen Juan Jose Lizarbe prest agertu zen datorren legealdian ikerketa batzordearekin aurrera egiteko. Gainerako taldeek CANek hartutako erabakiei egotzi zieten ardura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.