Agerraldi publikoa egin dute gaur 50 gaztek, azken polizia operazioetan atxilotatuakoen inkomunikazio aldian euren izenak atera direla eta zerrenda beltzetan daudela salatzeko. Susmoak uxatzeko agertu dira 50 gazteak Usurbilgo frontoian, eta gazte independentista moduan euren konpromisoa berretsi dute. Ekitaldian hainbat herritarren babesa jaso dute.
Euren izenak urriaren 22ko polizia operazioaren ondorengo inkomunikazio aldietan atera zirela azaldu dute, eta eurak ere atxilotuak, inkomunikatuak, torturatuak eta espetxeratuak izan daitezkela uste dutela jakinarazi dute. Gainera, urriaren 22ko polizia operazioan atxilotutakoei "besarkadarik beroena" luzatu diete, eta orduko horretan "espainiar indar armatuen eskuetatik ihes egitea lortu zuten gazteak" gogoan izan dituzte.
POLIZIA operazioaK
Agerraldi publikoa egin dute 50 gaztek atxilotu egingo dituzten susmoarekin
Urriaren 22ko polizia operazioaz geroztik euren izenak zerrenda beltzetan daudela salatu dute, eta gazte independentista moduan euren konpromisoa berretsi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu