Agindupeko egoitza ezarri diote Figali, libre utzita
BAIONA. Agustin Figal preso santurtziarra Clairvaux-eko (Frantzia) presondegitik atera zen atzo, baina, Espainiak haren kontra abian ezarritako prozedura argudiatuta, egoitza agindua ezarri dio Frantziak. Figal 2002ko azaroan atxilotu zuten, Agenen, Frantzian. Epaileak aztertu beharko du Espainiaren eskaria indarrean dagoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu