Agiria

2012ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Aralarrek testu bat proposatu zuen aurrena ponentzia osatzeko. Negoziatu ostean, hura aldatuta onartu zuten atzoko plenoan Ezenarroren, Basaberen eta Erostarberen botoekin.

ARALARREN HASIERAKO PROPOSAMENA

Eusko Legebiltzarrak lantalde bat osatuko du talde politiko, gainontzeko erakunde eta bakegintzan lanean ari diren talde sozialei irekia, inolako bazterketarik gabe, hurrengo bi xederekin:

1. Indarkeriaren ondorioei zer-nolako aterabideak eman behar zaizkien eztabaidatzea eta adostea.

2. Gure herri eta auzoetan bakearen kultura lantzea eta hedatzea, eta elkarbizitza sustatzeko hartu beharreko ekimenak eztabaidatzea eta adostea.

Gasteizen, 2012ko otsailaren 14an

Aintzane Ezenarro Egurbide, Aralar taldeko bozeramailea

ONARTUTAKO ZUZENKETA

«Eusko Legebiltzarrak bakerako eta elkarbizitzarako lantaldea osatzea adostu du. Modu eraginkorrean gara dadin, lantaldea irekia izango da eta talde politikoek, erakundeek eta eragile sozialek egin nahi dizkioten proposamenak jasoko ditu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.