Europako Kontseiluko Biltzar Parlamentarioak auziaz idatzita duen zirriborroak zedarritu dezake EB Europako Batasun osorako gomendioa zein izan daitekeen. Horra han ematen diren gako nagusiak:
Anonimotasuna bertan behera utzi beharko da. 16-18 urte betetzean, modua izan beharko dute gametoen donazioen bidez jaiotakoek beren sorburu biologikoaren gaineko informazioa izateko. Hortik aurrera zer gehiago jakin nahi duten, noiz jakin nahi duten, beraiek ebatziko dute.
Legezko eraginik ez du izango. Legez, emaileak ez du inolako betebeharrik izango berak egindako donazioren bidez jaiotako pertsonarekiko.
Emaileen erregistroak sustatu beharko dira. Gametoen donazioak egin dituzten pertsonen erregistroak sustatu beharko dituzte estatuek, informazioa partekatzeko eta kontrola indartzeko.
Kasu berrientzat izango da. Anonimotasuna bertan behera utziko da hori legez onartu eta geroko kasuetarako.
AGIRIA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu