'18/98 auzia'

Agiriak falta direla eta, EAEko Abokatuen Kontseiluaren babesa eskatu du defentsak

=i 18/98 auziko=i epaiketa bertan behera geratu da astelehena arte, hainbat agiri falta direla-eta defentsek EAEko Abokatuen Kontseiluaren babesa eta aholkua eskatu ondoren. =i Egin=i argitaratzen zuen Orain enpresaren aurkako auzian 200 bat agiri falta direla salatu dute abokatuek, eta hainbat auzipeturen zigor eskaerak agiri horietan oinarritzen direla. Ondorioz, defentsa ezin dutela behar bezala gauzatu agertu dute, eta uko egin diote =iEgin=i-en administratzaile judizialaren galdeketarekin aurrera jarraitzeari.

2006ko maiatzaren 24a
16:18
Entzun
Ez da aurreneko aldia 18/98-ko epaiketan agiriak falta direla, ezta defentsek Abokatuen Kontseiluaren babesa eskatzen dutela.

Egin egunkariari buruz hainbat agiri "desagertuta" daudela jakin zen atzo Madrilgo Casa de Campo areto berezian, eta dokumentuen egoera argitu arte epaiketa eteteko eskatu zuten defentsa abokatuek eta agiriak bilatu artean epaiketarekin jarraitzea erabaki zuen epaimahaiak. Baldintza horietan jarraitzea ez dela bideragarria iritzita, nola jokatu aholkatzeko eskatu diote defentsek EAEko Abokatuen Kontseiluari. Etzirako erantzun bat jasoko dutela ziurtatu die Kontseiluak.

Oraingoan,200 bat agiri dira falta direnak, Egin itxi ostean izendatu zuten administratzaile judizialak Baltasar Garzon epaileari helarazi zizkion Egin egunkariaren 1998, 1999 eta 2000 urteetako dokumentu ekonomiko eta laboral guztiak. Hain zuzen, dokumentu horietan oinarritzen ditu fiskaltzak auzipetuen aurkako hainbat akusazio. Aipatzekoa da ere zigor eskaerarik handienak delitu ekonomikoei lotutakoak direla.

Auzi saioa hasi bezain pronto protesta egin du Iñigo Iruin abokatuak. Azaldu duenez, legearen irakurketa "mugatzailea" egin du epaimahaiak epaiketa eteteko defentsaren eskaera baztertzeko. Hala, euren lana egiteko indefentsioa salatu zuen abokatuak. Eta nola jokatu jakiteko, EAEko Abokatuen Kontseiluko presidenteari egoeraren berri eman ziotela jakinarazi zuen Iruinek.

Abokatuen Kontseiluari egin dioten eskaera tarteko, eten egin du epaimahaiak saioa. Azkenean, epaimahaiaren erabakiz astelehenean jarraituko du '18/98 auziaren' epaiketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.