Berria Telebista

Agirre: ”BERRIA sortzea izan zen sumario horren kontrako ebidentzia nabarmenena"

Iñaki Petxarroman BERRIAko zuzendariordeak zuzendu du 'Egunkaria'-ren itxierari buruzko saioa, eta Martxelo Otamendi 'Egunkaria'-ko zuzendari ohi eta BERRIAko zuzendaria, Lorea Agirre kazetaria eta Iñaki Uria 'Egunkaria'-ko kontseilari ordezkaria izan dira gonbidatuak. Biharko ekitaldia ere zuzenean eskainiko du BERRIA.INFOk. [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1697/[/berriatb]

2013ko otsailaren 19a
08:20
Entzun

Bihar beteko dira hamar urte Guardia Zibilak Auzitegi Nazionalaren aginduz Euskaldunon Egunkaria itxi zuenetik. Itxieraren inguruan hitz egiteko, besteak beste, BerriaTBk mahai ingurua egin du gaur.

Gonbidatuen artean operazio horretan atxilotuetako bi izan dira: Martxelo Otamendi Egunkaria-ko zuzendari ohia eta Iñaki Uria kontseilari ordezkaria. Horiekin batera Lorea Agirre aritu da, Gezura ari du, Egunkaria-ren itxieraren kronika liburuaren egilea.

Beste bi zuzeneko, asteartean eta asteazkenean

Ez da gaiarekin lotutako zuzeneko bakarra izango. Gaur iluntzean 19:30ean Mikel Aiestaran kazetariak Otamendi elkarrizketatuko du Azpeitiko San Agustin kulturgunean, eta zuzenean ikusi ahal izango da BERRIA.INFOn. Orain dela hamar urte, otsailaren 19an, hitzaldia eman zuen gaurko egunez, atxilotu baino ordu batzuk lehenago, eta, Agirrek bere liburuan kontatzen duen moduan, segika zituen jada ordurako guardia zibilak.

Bihar, gainera, zuzenekoa Andoaingo Martin Ugalde kultur parketik eskainiko du BERRIA.INFOk. Itxieraren urteurrenaren ekitaldia zuzenean emango du BerriaTBk. 12:00etan egingo da, eta irekia izango da ikusi nahi duen orok ikusi ahal izan dezan. Joan ezin direnek, berriz, BERRIAren webgunean ikusi ahal izango dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.