Agirre lehendakariaren erakusketa Donostian da
DONOSTIA. Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariari buruzko erakusketa Donostiako Kutxako Boulevard aretoan dago. Atzo inauguratu zuten eta martxoaren 6ra arte erakutsiko dute lehen lehendakariaren bizitza politikoa eta pertsonala oinarri dituen erakusketa Donostian. Bilbon jarri zen erakusketa aurrena, iazko urrian, eta, hainbat lekutan egon ondoren, Donostian amaituko du bira. Orduan jasoko dituzte ikusgai egondako dokumentu eta irudiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu