EAJ-ko bi kideek salaketa jarri eta gero EAJ-ko presindentea den Josu Jon Imazek adierazi duenez “ Fernando Grande Marlaska filtrazioen benetako erantzulea da” . Sumarioaren sekretua urratu eta edukia filtratzea leporatu dio.
Gorka Agirre eta Xabier Arzallusek ETAren iraultza zergaren inguruko sumarioan deklaratu zuten Fernando Grande Marlaska epailearen aurrean. Gorka Aguirrek inputatu gisa, ustez bitartekari lanak egiteagatik, eta Xabier Arzallusek lekuko bezala.
POLIZIA OPERAZIOA
Agirrek eta Arzallusek salaketa jarri dute sumarioaren sekretua urratzeagatik
Gorka Agirre EAJ-ko EBB-ko kideak eta Xabier Arzallus EAJ-ko presidenteohiak ETAren iraultza zergaren inguruko sumarioaren sekretua urratzeagatik salaketa jarri dute gaur Madrilgo Lurralde Auzitegian, Espainiako Zigor Kodearen 406.artikuluan oinarrituta. Salaketarekin batera gaiaren inguruan prentsan argitaratutako albisteak jasotzen dituen txostena aurkeztu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu