EAE-ko hauteskundeak

AGk EHAKri botua emateko eskatu du

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliogabetutako AG Aukera Guztiak hautesle elkarteak EHAK Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunistari boza emateko eskatu du gaur, "Espainiako Gobernuaren badaezpadako legez kanporatze politikari aurre egiten jarraitzeko". AGren ibilbide politikoa motza baina "emankorra" izan dela iritzi diote, eta jasan duten "jazarpen beldurgarria" salatu.

2005eko apirilaren 13a
14:16
Entzun
Beraiek jasan duten "jazarpena" beste inork ez jasatea espero dutela esan dute prentsaurrekoan Ana Arbuluk, Marije Rodriguez de Lerak eta Lurdes Agirrezabalek. "Guk, eta guri lagundu digutenek jaso dugun tratua beldurgarria izan da. Denok susmagarri bihurtu gara, zikinak bihurtu gara, eta zikinen anai arrebak".

AGren baliogabetzearen aurrean zenbait alderdik erakutsitako jarrera ez zaie batere gustatu: "mingarria izan da alderdiek ezer gertatu ez balitz bezala jokatu dutela ikustea".

Igandean egingo diren EAEko hauteskundeak "antidemokratikoak" izango direla berretsi dute, ez beraiek eta ez Batasunak ezingodutelako aurkeztu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.