EAE-ko hauteskundeak

AGren alegazioak jasota, Konstituzionalak gauerdia baino lehen emango du baliogabetzearen inguruko epaia

Arratsaldeko 15:00ak arteko epea eman dio Espainiako Auzitegi Konstituzionalak AG Aukera Guztiak hautesle elkarteari Espainiako Fiskaltzak eta Estatu Abokatutzak bere kontra aurkeztutako txostenei alegazioen bidez erantzuteko. AGren leprokuradorea 10 minutu beranduago iritsi dira alegazioarekin, korrika. Nolanahi ere, gauerdia baino lehen emango du Konstituzionalak behi betiko erabakia. Erabakia edozein dela ere, gauerdian hasiko da EAEko hauteskundeetarako kanpaina.

2005eko martxoaren 31
16:18
Entzun
Espainiako Fiskaltza Nagusiaren eta Estatu Abokatutzaren inpugnazioak aintzat hartu, eta AG Aukera Guztiak-en zerrendak baliogabetzea erabaki zuen larunbatean Espainiako Auzitegi Gorenak. Hautesle elkartea "Batasunaren eta ETAren segida" zela ebatzi zuen.

Hori dela eta, Auzitegi Konstituzionalean babes helegitea aurkeztu zuen AGk, eta epaitegi horretako 2. salako sei magistratuek gauerdia baino lehen erabaki behar dute Gorenari arrazoi ematen dioten edo ez. Izan ere, gauerdian hasten da EAEko hauteskundeetarako kanpaina, eta ordurako erabakita egon behar du AGk aurkezterik izango duen.

Atzo, AGren babes helegitearen kontrako txostenak aurkeztu zituzten Espainiako Fiskaltza Nagusiak eta Estatu Abokatutzak. AGri argudio horiei alegazioen bidez erantzuteko aukera ematea erabaki du Konstituzionalak gaur goizean, eta 15.00ak arteko epea eman dio horretarako. Prokuradorea 10 minutu berandu iritsi da, lasterka. Hala ere, aurretik abisu eman du 10bat minutu berandutuko zela.

AGko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zerrendaburuek atzo iragarri zuten baliogabetzea berrestekotan legez kanporatzearen aurka dauden alderdiekin batzartuko direla, eta "elkarrekin zerbait egiteko" eskatuko dietela. "Erokeria juridiko eta politikoa" oraindik geldiarazi daitekeela aldarrikatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.