- "Estatu bateko buruari, ereserki bati edo bandera bati irainak egitea delitua da. Jarraitzaileen txistuak baleude, [Espainiako Kopako Athletic-Bartzelona] finala partida bertan behera utzi beharko litzateke eta, gero, beste toki batean jokatu ateak itxita".
- (Josu Uribetxebarriaz) "Askok duten gaixotasuna da minbizia. Adibidez, nik".
- "Berlingo harresia bezala eroriko dira sindikatuak" (langileen nazioarteko egun baten bezperan esana).
- "Franco nahikoa sozialista zen".
- "Telemadrid da gaur egun Espainian dagoen telebista kate plural bakarra".
- "Tontakeria batzuengatik auzipetuta dagoen jendea dago nire [hauteskunde] zerrendan".
- "Presidente gisa irabazten dudanarekin kostatu egiten zait hilaren bukaerara iristea".
- "Sekula ez nuen izan nahi politikako profesionala" (30 urtean izan da politikari profesionala)