Sanferminak

Agur esaten hasi da Iruñea

Nuñez del Cuvillo ganadutegiko zezenek entzierro azkarra eta oso garbia burutu dute. Azkenekoa izan da, eta arotzek kendu dituzte hesiak. Eguerdian erraldoi eta buruhandiek haurrak agurtu dituzte, eta gauerdian 'Pobre de mí' kantatzeko unea iritsiko da. Bideoa: arotzak entzierroko hesiak jasotzen. [YouTube]http://youtu.be/daaSI6mQtZA[/YouTube]

2011ko uztailaren 14a
19:20
Entzun

Uztailaren 14ak ez du parekorik Iruñean, eta goizean goizetik sanferminak amaitzear direla ikusten da. Azken entzierroa korritu da gaur goizean; azkarra baina ikusgarria izan da, korrikalariek korrikaldi ederrak egin baitituzte zezenen aurrean distantzia neurtuz. Hori amaitu eta berehala, ordea, arotzak hesiak kentzen ari dira, sanferminak gauerdian amaituko direlako lehen seinalea.

Eguerdian haurrek izan dute agurtzeko txanda. Erraldoi eta kilikiak 09:30ean atera dira, eta 14:00etan autobus geltokian agur esan diete bertan bildutakoei, aurtengo sanferminetan azkenekoz lasterraldiak eta malkoak eragin ostean.

Gauerdian amaituko dira jaiak, eta balantzea egiteko ordua izango da. Enrique Maia alkateak esango du agur udaletxetik, eta plazan bildutakoek Pobre de mí abestu eta zapi gorria kenduko dute. Guztiek ez, ordea. Festa uztailaren 15eko goizaldera arte luzatzen duenik izaten da urtero, eta orduan amaituko dituzte horiek sanferminak, Villavesaren entzierroarekin.

[YouTubehttp://youtu.be/3Xxcc8P57wQ[/YouTube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.