Milosevic gaur zortzi hil zen Hagan (Herbehereak), Jugoslavia Ohirako Zigor Auzitegiaren ziegetan. Hain justu, gerra krimenak eta gizateariaren kontrakoak egotzita egiten ari zitzaizkion epaiketa amaitzeko 50 ordu falta zirela aurkitu zuten hilotz.
Mediku azterketen arabera, bihotzekoak jota zendu zen, baina bihotzekoa eragin zioten arrazoein inguruko zurrumurru asko izan dira: nahita okerreko botikak ematen zizkiotela; berak nahita hartzen zituela komeni ez zitzaizkion botikak; pozoindu egin zutela...
Nolanahi ere, gaur jendetza handia atera da Serbiako hiriburu Belgradon Milosevici azken agurra ematera. Presidente zenari ez ezik, Jugoslavia ohiari eta Serbia Handiari gorazarre egiteko ekitaldi bihurtu da Milosevicen agurra.
Arratsaldean ehortzi dute, Pozarevac jaioterrian, Belgradotik 70 bat kilometrora. Ez da ekitaldi jendetsua izan: bere hurbileko 50 bat lagun baino ez dira izan ehorzketan.Milosevicen familiak hiletara ez joatea erabaki du, Serbiako egungo agintariek "mehatxatu" egin dituztela salatuta.
Mundua
Agur jendetsua Milosevici
80.000 lagun inguru bildu dira goizean Belgrado erdialdean Slobodan Milosevic Jugoslaviako presidente ohi eta Balkanetako gerretan hainbat krimen handiren ustezko egileari azken agurra emateko. Serbia eta Montenegroko Legebiltzarraren atarian jarri dute hilkutxa, oholtza baten gainean, eta Milosevic zenaren SPS Serbiako Alderdi Sozilistako buruzagiak izan ditu ondoan. Jendetzak presidente ohiaren aldeko oihuak egin ditu, eta haren aldeko leloak zituzten pankartak eta argazkiak erakutsi ditu. Arratsaldean Pozarevac jaioterrian ehortzi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu