Agurainen ospatuko dute hurrengo urtean Araba Euskaraz jaia, hango Lautada ikastolak antolatuta. Gaur aurkezu dute euskararen aldeko jaia eta ekainaren 20an ospatuko dela jakinarazi dute. "Gogo biziz leloa izango du herritarren ilusioari erreferentzia eginez", antolatzaileen arabera. Duela urte bete sorturiko ikastola izan arren, indar handiz lan egingo dutela nabarmendu dute.
Xabier Arrieta Arabako Ikastolen Federazioko zuzendariak gogoratu du hurrengo urtean 30 urte beteko direla lehenengoz Araba Euskaraz antolatu zenetik. Gainera, 25 urte igaro dira Agurainen ospatu zutenetik. Hori dela-eta logotipoak herri horretan eta Araba osoan euskararen alde egiten dutenak omendu nahi ditu.
Ikastetxetik ikastolara
Aguraingo Lautada ikastola ikastetxea izan zen lehengo urtera arte. Mojak arduratzen ziren ikastetxearek kudeaketaz baina eginbide hori utzi zutenean, ikasleen gurasoek kooperatiba sortzea erabaki zuten. Gaur egun, 300 ikasle baino gehiago ditu ikastolak eta gurasoen %90 kooperatibaren zati dira.
Gizartea
Agurainen ospatuko dute hurrengo urtean Araba Euskaraz
'Gogo biziz' leloa izango du eta ekainaren 20an egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu