Eusko Jaurlaritzak A/H1N1 birusagatik eskola egutegia ez duela aldatuko adierazi du. Izan ere, Nafarroan A/H1N1 gripea pandemia bilakatu da eta horregatik Maria Kutz Nafarroako Osasun kontseilariak irailean haurrak eskolara joateko data aldatzeko proposamena egingo dio Carlos Perez Nievas Hezkuntza kontseilariari. Haurrak apurka-apurka iraila eta urria bitartean eskolatu ahal izateko eskatuko dio, hain zuzen ere. Osasun kontseilariaren iritziz, "haurrak pixkanaka eskolatzen badira, pandemiaren eraginak dezente murriztu ahal izango dira".
"Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gripearen egungo egoerak ez du eskola egutegia aldatu beharra ekartzen, horregatik haurrak eskolara irailean hasiko dira joaten", jakinarazi du Jaurlaritzak.
hezkuntza
A/H1N1 birusagatik ez du eskola egutegia aldatuko Jaurlaritzak
Birus hori dela-eta Nafarroan haurrak apurka-apurka iraila eta urria bitartean eskolatu ahal izateko proposamena egingo dio Osasun kontseilariak Hezkuntza sailburuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu