Osasuna

A/H1N1 gripeaz informatzeko telefonoa gaur jarri du Jaurlaritzak

900 474732 da arreta zerbitzuaren zenbakia. Webgunea ere sortu du.

2009ko irailaren 1a
18:32
Entzun
Eusko Jaurlaritzak telefono zerbitzu bat abian jarri du gaur, herritarrei A/H1N1 gripeaz informatzeko:

900 474732. Horra deituta, gripearen inguruko kontsultak egin ahal izango dira, 11 hizkuntzatan. Web orrialdea ere sortu dute helburu berarekin: www.euskadi.net/gripe.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, gripeari aurre egiteko batzorde berezia aste honetan jarriko dute martxan.

Arreta bulegoetan manparak

Arreta bulegoetan manparak jarriko ditu, Jaurlaritzak funtzionario eta herritarren artean kutsadurarik egon ez dadin, Mendiak esan duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.