Osasuna

A/H1N1 gripeaz kutsatuta emakume bat ospitaleratu dute Donostian

Nafarroan beste bi kasu agertu dira.

2009ko uztailaren 14a
13:59
Entzun
A/H1N1 gripeaz kutsatuta eta haurdun dagoen emakume gipuzkoar bat eraman dute Donostiako ospitalera. Emakumea sei asteko dago. Zaintza Intentsiboetako Unitatean daukate, eta haren egoera egonkorra dela adierazi du Osakidetzak.

Larunbatean joan zen emakumea Mendaroko erietxera (Gipuzkoa) neumoniaren sintomak eta arnasa hartzeko zailtasunak zituela. Handik Donostiako ospitalera eramatea erabaki zuten sendagileek.

A girpeaz kutsatuta erietxean dagoen bigarren kasua da Gipuzkoan. 36 urteko gizon bat ingresatu zuten ostiralean ospital berean. Hura ere Zaintza Intentsiboetako Unitatean dago. Larritasunaren barnean egonkor dagoela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak.

Nafarroan beste bi kasu agertu direla esan du gaur Maria Kutz Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak. 34 urteko gizonezkoa da bata, hemezortzi urteko emakumezkoa bestea. Biak atzo sartu zituzten erietxeetan: aurrena Virgen del Caminon, bigarrena San Miguelen. Onera egiten ari dira, Kutzek adierazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.