Legebiltzarrerako hauteskundeak

Ahal Dugu-k uztailaren 29tik 31ra egingo ditu primarioak EAEn

Alderdi barneko bozak irekiak izango dira, eta ordezkariak eta lehendakarigaia aukeratuko dituzte. Abuztuaren 1ean esango du zein den lehendakarigaia.

2016ko uztailaren 11
08:54
Entzun

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira EAEko Ahal Dugu-k zerrendako kideak eta, haien artean, lehendakarigaia aukeratzeko prozesua abiarazi du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Alderdian izena ematen dutenek uztailaren 29tik 31ra bitarte izango dute bozkatzeko aukera, antolaketa idazkaritzak azaldu duenez. “Prozesuak berme handienak izango ditu, orain arteko Ahal Dugu-ren barneko hauteskundeetan izan ohi dituzten bezala”.

Primario irekien egutegia zehaztuta, prozesuan parte hartzeko izena emateko epea gaur bukatuko da, eta botoen baliozkotzea eta botoen aldaketak sakelako telefonoko SMS mezuen bidez egingo dira. Alderdia zerrenda “pluralak” egitearen alde agertu da, lista irekien bidez aukeratuko direnak; izena ematen dutenek nahi duten ordezkariak aukeratzeko konbinazioak egin ahal izango dituzte, eta ezingo dute zerrenda oso bat batera aukeratu. Kanpaina uztailaren 27tik 31ra bitarte egingo da, eta emaitzak abuztuaren 1ean jakingo dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.