Nafarroako Gobernua osatzen duen laukoaren parte da Ahal Dugu, eta haren talde parlamentarioa hausteak zuzeneko eragina izango luke gobernuan. Ahal Dugu-ko zuzendaritzak Laura Perez taldetik bota ostean krisi sakona sortu da talde parlamentarioan, eta bi zati eginda dago.
Hori guztia "kezkaz" ikusten ari dira Gobernua. Hala onartu du Aierdik. Nolanahi ere, herritarrei "lasaitasun mezua" eman nahi diela azpimarratu du: "Gobernua, beti bezala, herritarren lehentasun eta beharrei erantzuteko lanean ari da".
Gogora ekarri du aurrekontuak onartuta daudela, "marko fiskala" martxan dutela, eta "egitasmo ugari" dituztela. Beraz, kezkak kezka, gobernuak orain arteko bide berean jarraituko duela nabarmendu du.