Ahal Dugu-ko sektore kritikoak “batasunerako” deia egin du gaur, Zarauzko kiroldegian (Gipuzkoa) egindako batzar batean. "Mugimendu bateratu bat" osatu nahi dute, EAEko Ahal Dugu-ren barruan dauden sentsibilitate ezberdinak lotuko lituzkeena: Kaliangora, Zurekin eta Batzen ildoak. Zirkulu horiek dira, hain justu ere, aurtengo martxoko primarioetan garaipena lortzerik izan ez zutenak; Nagua Alba idazkari nagusiak zuzendutako Aurrera Begira taldea nagusitu zen.
Sektore kritikoaren helburua da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira “indarrak batzea” eta beren ahotsa “indartzea” alderdiaren barruan, hauteskundeetarako zerrendak osatzeko “laster” egingo dituzten primarioetan. Horretarako, partaidetza foro bat osatzea erabaki dute.
Bihar BERRIA-n
Sektore kirtikoaren eta zuzendaritzako kideekin hitz egin du kazeta honek, eta batzuen eta besteen ikuspuntuen berri emango du biharko papereko edizioan.