ETXE KALERATZEAK

Aho batez onartu dute tramiterako etxegabetzeak eteteko herri ekinaldi legegilea

PPk ere horren alde egin du azkenean, eguerdian ekinbidearen aurka bozkatuko zuela iragarri arren. Alfonso Alonso Espainiako Kongresuko PPko eledunak lehenik esan du ez zutela lege ekinaldi eztabaidatzerik onartuko, eta kongresuko saioan berak iragarri du asmoa aldatu dutela, eta alde bozkatuko zutela. 

2013ko otsailaren 12a
21:25
Entzun

Atzera egin du PPk. Gaur 14:00etan jakinarazi du PPk etxe kaleratzeak eteteko herri ekinaldi legegilea tramiterako onartzearen aurka bozkatuko zuela, baina onartu egin du azkenean, eta aldeko botoa eman dio.

Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak 1.400.000 sinaduratik gora aurkeztu ditu herri ekinaldi legegilea kongresura eraman ahal izateko. PPren ezezkoak baliorik gabe utziko luke babes hori.

Gainera, PP bakarrik geratuko litzateke egitasmoaren aurka bozkatzerakoan. Gainerako alderdiek bestelako jarrerak azaldu dituzte.

Kongresuaren kanpoan ehunka lagun bildu dira arratsalde osoan ekinaldiaren alde.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.