Konponbide prozesua

Ahotsak-ek "lanean eta barne gogoetan" segituko du

2007ko martxoaren 3a
17:45
Entzun
"Ahotsak-ek aurrera jarraitzea erabaki du, lanean eta barne gogoetan, eta hitzaldietan parte hartzen". Horixe esan gaur idatzi baten bitartez Ahotsak elkarteak, Donostian egin duen bileraren ondoren.

Otsailaren 17an egindako bileran esan zuten barne eztabaida amaitu arte bertan behera utziko zituela agerraldi guztiak. ETAk abenduaren 30ean egindako atentatuak, besteren artean, desadostasunik sortu du Ahotsaken, baina "bat eginda" segitzeko asmoa dutela esan zuen otsailaren 17an atera zuen oharrean, eta sorrerako irizpideak garbi dituztela orain ere. "Ahotsak-en sorrerarako idazkia sinatu genuen emakumeok indarkeriarik ezaren, elkarrizketaren eta akordioaren aldeko apustua egin dugu, konpontzeke dauden gai politiko guztiak eta indarkeria mota guztiak gainditzeko metodo gisa", zioen otsailean.

Ahotsak, Euskal Herriko ia alderdi guztietako hainbat emakumeek osatzen dute, baina norberak bere izenean parte hartzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.