"Ez dut ekimenean parte hartzeagatik arazorik izan eta ez dut izango, Zapaterok ekimena babesten baitu". Berriki adierazia du hori Ainhoa Aznares PSNko Iruñeko zinegotziak, baina ez du Zapateroren babes bera jaso bere alderdikideengandik. PSNko idazkari nagusi Carlos Chivitek esan duenez, PSNk ez du bat egiten Ahotsak ekimenarekin, eta beraz, "koherentea" da alderdiko karguak utzi eta nork bere izenean sinatzea ekimena."Ainhoa Aznaresek ez du zinegotzi kargua bere izenean".
"PSNn ez dugu inolaz ere onartzen Nafarroako Erkidegoari buruz hitz bat ere esaten ez duen dokumentu bat sinatzea", gaineratu du Chivitek. PSNko batzorde eragileak kasua aurki aztertuko duela iragarri du.
Espainiako Aktoreen Batasunak, berriz, Ahotsak ekimenari saria ematea erabaki du. Maiatzaren 29an jasoko dute sinatzaileek saria. Zehazki, Aktoreen Batasuneko emakumeen idazkaritzak ematen duen aipamen berezia jasoko dute. Jorge Bossok eta Pilar Bardemek emango diete, Castellanako Kongresu Jauregian.
politika
Ahotsak ekimena eta PSNko militantzia bateraezinak direla ohartarazi dio Chivitek Aznaresi
PSNko idazkari nagusi Carlos Chivitek esan duenez, bere alderdiak ez du Ahotsak ekimenarekin bat egiten, eta beraz, inork bat eginez gero "koherentea" da kargu instituzionalak utzi eta nork bere izenean sinatzea. "Ainhoa Aznaresek ez du zinegotzi kargua bere izenean". Espainiako Aktoreen Batasunak, berriz, Ahotsak ekimenari saria ematea erabaki du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu