Politika

Ahotsak ekimenaren agiriak alderdien mahaia eratzeko oinarriak biltzen ditu Goirizelaiaren ustez

Alderdi eta sentsibilitate politiko askotako emakumeek bultzatutako Ahotsak ekimenaren planteamenduak eduki politiko handikoak direla iritzi dio Jone Goirizelaia Batasuneko buruzagi eta ekimen horretako kideak. Goirizelaiaren aburuz, alderdi politikoek Ahotsak-en agiriko proposamenekin bat eginez gero alderdien mahaia abian jartzeko balioko lukete.

2006ko maiatzaren 11
11:01
Entzun
"Edukien aldetik alderdien mahaia abian jartzeko alderdiek kontuan izan beharko lituzketen gutxieneko oinarriak jasotzen ditu agiri horrek", esan du ETB2ko El Punto saioan egin dioten elkarrizketan. "Uste dutagiri horretan biltzen ditugun hiru planteamenduak alderdiek bere egiten badituzte mahai hori martxan jartzeko balioko luketela".

Ahotsak ekimenaren agiriarekin PPkoek ezik Euskal Herri osoko osterantzeko alderdi politikoetako emakumeek egin dute bat. Behin aurkezpena eginda, orain gogoeta fasean daudela agertu du Goirizelaiak, eta proposamena emakume guztiengana helaraztea dutela orain helburu.

Gainerakoan, bake eta normalizazio prozesuan aurrera egiteko alderdien mahaia lehenbailehen abian jartzea ezinbestekoa dela nabarmendu du, eta bera abokatu den 18/98 auzia bezalakoak eragozpen direla. Auzipetuak jasaten ari diren presioa salatu du, eta Jokin Gorostidi bihotzekoak jota hil zela eta Jose Ramon Arangurenek gaitz bera izan duela nabarmendu du. Auziaren jarraipena egiten Jaurlaritzak bidalitako begiraleak falta direla kritikatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.