Ahotsak-eko azken agiria hitzartu gabea zela salatu dute zenbait emakumek

Ahotsak-ek agiri berria ez dela denen artean hitzartutakoa salatu dute Jone Goirizelaia, Joana Regueiro eta Ainhoa Etxaidek. EAJ, PSE eta EBren presioa jasaten ari direla salatu dute, baina ekimenaren balioan sinesten jarraitzen dutela berretsi dute.

2007ko otsailaren 9a
22:04
Entzun
Barajasko atentatuaren ondorengo testuingurua aztertuz Ahotsak plataformak agiri berria hitzartu duela plazaratu dute azken orduetan hainbat komunikabidek. Informazio horien arabera, "biktimarik, atentaturik, lehergailurik eta eskubide eta askatasunen urraketarik gabeko" prozesu bat "berreraikitzearen" alde agertzen dira ekimenaren bultzatzaile guztiak. Euskal Herri osoko alderdi guztietako emakumeak daude Ahotsak ekimenean, Espainiako eta Frantziako eskuinekoak izan ezik.

Komunikabideek hori zabaldu ostean, Ahotsak-eko zein Batasuneko kide diren Jone Goirizelaia eta Joana Regueirok gezurtatu egin dute plataforman agiri berri hori hitzartu dutela; areago, dokumentu horren berririk ez dutela eta harrituta daudela ziurtatu dute.

EAJk, PSOEk eta EBk Barajaskoaren inguruan zerbait esateko presioa egin diela agertu dute, baina ziur zeudela Ahtosak-ek hasierako filosofiari eutsiko ziola; hau da, guztien adostasunik gabe ez zela ezer plazaratuko. Filtratu den hori, presioei men egin dien testu bat dela erantsi dute, eta eurak ez datozela bat harekin.

Hala ere, Ahotsak-en balioan sinesten jarraitzen dutela erantsi dute, eta ekimen horren aldeko apostuarekin eta konpromisoarekin aurrera jarraitzen dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.