Ahotsak-eko kide diren PSE-EEko emakumeek bi hautuen arteko banaketa hori argi adierazi zutela erantsi du Buenek; hau da, argi utzi zutela adierazpen hori soil-soilik beren izenean sinatzen zutela, eta ez inoren ordezkari gisa.
Ondorioz, Buenentzako Ahotsak ekimenaren adierazpena ez da mahaia osatzeko aurreakordiorako baliagarri atzo Ibarretxek proposatu bezala. EAJk ez ezik, Ezker Abertzalea taldeak, EAk, EBk eta Aralarrek oniritzia eman zioten Eusko Legebiltzarreko atzoko saioan proposamen horri.
Politika
Ahotsak-eko kideak ez direla alderdien ordezkari ohartarazi du PSE-EEk
Alderdien mahaia osatzeko aurreakordioa Ahotsak ekimenaren adierzpenean oinarritzea proposastu zuen atzo Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak. Josune Ariztondo EAJko EBBko idazkariak prozesuan aurrera egiteko bidea hori dela berretsi du gaur. Aldiz, Miguel Buen Gipuzkoako PSEren idazkari nagusiak ohartarazi du Ahotsak-en bildu diren emakumeek hautu pertsonal gisa hartu dutela erabaki hori, eta ez direla beren alderdien iritziaren ordezkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu