azpiegiturak

AHT egitasmoaren zentzugabekeria salatu dute milaka lagunek Baionan

Antolatzaileen arabera, 10.000 lagun bildu dira abiadura handiko trenaren bide berriaren aurka. Dozenaka hautetsi, 105 traktore, hainbat eragile eta ehundaka herritar azaldu dira CADEk deitu manifestaziora.

Jenofa Berhokoirigoin.
2012ko urriaren 27a
19:11
Entzun

10.000 lagun bildu dira gaur arratsaldean Baionan, antolatzaileen zifren arabera, Ipar Euskal Herriko abiadura handiko trenaren bide berriaren aurka. Egitasmoaren zentzugabekeria salatu dute. Frantziako Poliziak dio 2.500 lagun batu direla. 

Dozenaka hautetsi, 105 traktore, hainbat eragile sozial, politiko, ekonomiko eta kultural eta ehunka herritar agertu dira CADEk deitu manifestaziora. Euskal herritarrez gain, Landetakoak, Biarnokoak eta Lot-et-Garonnekoak ere joan dira protestara.

Alain Iriart hautetsiak eta Victor Pachon CADEren ordezkariak hitza hartu zuten manifestazio bukaeran. Herritarren mobilizazioa txalotu du Pachonek: "Guztion artean sekulako indarra gara, parekoek ere inoiz imajinatu ez zuten indarra gara!".

Txosten eta ikerketa independente guztiek AHT bide berriaren aurkakoen argumentuak baieztatzen dituztela azpimarratu du Iriartek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.