Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren bidegabekeria gizartean erakutsi eta Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren erasoei eustea izan dira AHT Gelditu! Elkarlana taldeak kurtso honetan lortu dituen helburu nagusiak.
Era berean, koordinadorako kide Mila Elortzak, kalean AHTaren eztabaida puri purian jarraitzen duela adierazi du, horrenbestez, proiektuarekin aurrera jarraitzea lotsagarria dela salatu du. Egoera hori dela eta, hurrengo kurtso politikoari begira, AHT Gelditu! Elkarlana taldeak hiru asmo hauetan sakonduko du: herri eta eskualdeetako dinamikak aktibatzen; AHT-n trenbide ereduaren ondorio sozialak, ekonomikoak eta ekologikoak gizarteratzen; eta mobilizazio dinamikak indartzen.
Udazkenerako beraz, mobilizazio berriak iragartzen ditu AHT Gelditu! Elkarlanak.
aht
'AHT Gelditu! Elkarlana' taldeak kurtsoaren balantzea egin eta udazkenean protesta ekintza gehiago iragarri ditu
'AHT Gelditu! Elkarlana' taldeak 2003-2004 kurtsoko balantzea egin du eta taldeko kide Mila Elortzak Eusko Jaurlaritzari leporatu dionez, 'Euskal Y'a inposatu nahi du gizartea manipulatzeko propagandarekin. Datorren kurtsorako hiru asmo dituzte: herri eta eskualdeetako dinamikak aktibatzea; AHT-n trenbide ereduaren ondorio sozialak, ekonomikoak eta ekologikoak gizarteratzea; eta mobilizazio dinamikak indartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu