Madrilek eta Gasteizek sinatu duten akordioa "salerosketa politikoa" dela salatu du AHT Gelditu! Elkarlanak. Mila Elorza eta Dani Etxeberria bozeramaileek gogor kirtikatu dute "bi gobernuek AHTaren inposaketari oniritzia" eman izana.
Stop TAV!Herriz herri antolatu eta erantzun.AHT Gelditu! lelopean 100 lagun inguru bildu dira Ajuria Enea jauregiaren aurrean 'Euskal Y' izenekoak ekarriko dituen ondorioen larritasuna salatzeko.
Euskal Herriko hainbat udalerritan "ekologiaren eta gizartearen aurkako proiektuaren" aurka egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute.
Gasteizen elkarretaratzea egin duten bitartean, Bilbon, Trenbide sozial baten aldeko protokoloa sinatu dute hainbat gizarte mugimendu, alderdi politiko eta sindikatutako ordezkariek.'Euskal Y' izenekoa geldiarazteko eskatu dute eta proiektua berriro definitzeko.
Besteak beste, Batasunako, EBko, Aralarreko, ELAko eta LABko ordezkariek sinatu dute protokoloa. Bertan biltzen denez, Madrilgo eta Gasteizko Gobernuek babestutako proeiktuak ez du "garraioaren arazoa konpontzen".
Azpiegiturak
AHT Gelditu! Elkarlanak elkarretaratzea egin du Ajuria Enea jauregiaren aurrean
Goizeko 11:00etan elkarretaratzea egin du Gasteizko Ajuria Enea jauregiaren aurrean AHT Gelditu! Elkarlanak. Gaur Espainiako Sustapen Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak AHTren obrak abiatzeko hitzarmena sinatuko dute eta horixe salatu du plataformak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu