Gizartea

AHT Gelditu! Elkarlaneko kideen aurkako epaiketan ETSk bertan behera utzi ditu bere salaketak

AHT Gelditu! Elkarlana plataformako 23 kideren aurkako epaiketaren sinesgarritasuna ezbaian geratu da. Izan ere, AHTren aurkako ekintza batean parte hartzeagatik jarritako salaketak tarteko 23 kide horien aurkako epaiketa egin dute Bizkaiko Auzitegian. Azkenean 23 kideren kontra egin beharrean 17ren kontra egin dute epaiketa. Eusko Trenbide Sareak (ETS) bere salaketa bertan behera utzi du, eta ertzainen deklarazioan ere kontraesanak izan dira.

2006ko ekainaren 21a
19:07
Entzun
Mila Elorza AHT Gelditu! Elkarlana plataformako kideak gertaera noiz eta nola jazo zen argitu dio BERRIAri. Elorzaren hitzetan, iaz, ekainaren 9an, plataformako kide batzuk ETSk Bilbon duen egoitza batera joan ziren, «Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuen arduradunak direnez informazioa eskatzera», baina informaziorik ez zietela emango eta ertzainei deituko ziela esan zien bertako arduradunak. Hori entzun ostean, denak lurrean eseri ziren, protesta moduan. Ertzainak iritsi zirenean, ordea, handik aterarazi zituzten, eta indarkeria, desordena publikoa eta hainbat dokumenturen lapurreta leporatu zizkieten.

Akusazio horiek guztiak bertan behera geratu dira gaur. Hasiera batean 23 ziren epaitu behar zituzten kideak. Azkenean, baina, 17 besterik ez dituzte epaitu. Beste seiek deklaratuko duten ez dakite oraindik, baina Elorzaren hitzetan, logikoena epaiketa bertan behera geratzea litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.