AHT

AHT Gelditu-k "gardentasun gabezia" leporatu dio EAJri

EAJren Bilboko egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin du abiadura handiko trenaren aurkako koordinakundeak. Taldeak bilera formal bat ere eskatu dio alderdi jeltzaleari.

AHT Gelditu! taldearen protesta, gaur. M. RAMIREZ, ARP
urtzi urkizu
2014ko apirilaren 24a
09:37
Entzun

EAJ: Zergatik ezkutatzen duzue daukazuen informazioa lelopeko pankartarekin egin du AHT Gelditu! Elkarlana taldeak protesta. Taldeak adierazi duenez, Iñigo Urkullu lehendakaria Mariano Rajoyrekin eta Ana Pastor Sustapen ministroarekin hainbatetan bildu da abiadura handiko trenaz hitz egiteko. "Bilera horietan adostatutakoaren berri ez dugu", adierazi du koordinakundeak. "Gainera, proiektuari buruzko informazioaren zain daudela diote. Bileren berririk ez dutela sinestea asko kostatzen zaigu, ordea. Gure aburuz, EAJk arreta desbideratu eta gardentasunaren ardura saihestu nahi du".

Era berean, AHT Gelditu! Elkarlanak salatu du Ana Oregi Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak ez duela proiektuaren egoera "errealaren" inguruan argipenik eman Eusko Legebiltzarreko agerraldietan, "ez eta kostuak edo finantzaketa arazoak zein diren". Koordinakundearen ustez, horrek guztiak AHTaren inguruan dagoen "ziurgabetasuna" eta "zalantzagarritasuna" handitzea baino ez dakar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.