Milaka lagun batu dira Arrasaten (Gipuzkoa) Euskal Y-aren proiektuaren ez daudela ados adierazteko. Hain zuzen ere, manifestazio nazionala egin da AHT Geldiltu! Elkarlanak antolatuta, Inposaketarik ez, AHT gelditu lelo zutela. Lelo horixe izan da oihukatuena, eta egitasmoaren alde den EAJren aurkakoak ere izan dira.
Abiadura handiko trenaren proiektua ez dagoela herritarren beharrak aintzat hartuta salatu du Mila Elorza antolatzaileen bozeramaileak: ""Beste behin ere hemen bildu gara milaka eta milaka lagun argi uzteko proiektu hau ez dagoela gure herriarengan pentsatuta eginda, eta ez dela gure etorkizuneko arazoak konponduko dituen proiektua", nabarmendu du.
Oro har, jai giroan igaro da manifestazioa, besteak beste, zanpantzarrek eta txarangek alaituta. Dena den, mobilizazioan parte hartzerajoan diren hainbatek arazoak izan dituzte, Guardia Zibilak kontrolak jarri baititu Arrasateko sarreretan. Auto asko gerarazi eta jende asko identifikarazi dute. Ondorioz, auto pilaketak sortu dira.
Tren azkarra eraikitzeko proiketua ez ezik, egitasmoak eragiten dien hainbat herritan udalek proposatutako galdeketak trabatu izana salatu dute manifestazioan.
Aste honetan bertan jakinarazi du Espainiako Gobernuak udal horietako alkateek desjabetze aginduak sinatu nahi ez baiduzte -hori da bete beharreko prozedura-, Gobernuaren ordezkariaren sinadura nahioa izango dela desjabetzearekin aurrera jarraitzeko.
AHTren kontrako manifestazioa
AHT gelditzeko eskatu dute milaka lagunek Arrasaten
Jai giroan egin da manifestazioa. =i Euskal Y=i-aren proiektua ez dutela herritarrak aintzat hartuta egin salatu dute antolatzaileek. Guardia Zibilak kontrolak jarri ditu Arrasateko sarreretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu