AHT xedea osoki baztertu arteko mobilizazioak iragarri ditu CADEk

Frantziaren eta RFFren «mespretxua» salatzeko urtarrilaren 23ko elkarretaratzerako deia berretsi du

Aitor Renteria.
Baiona
2010eko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
AHT xedea bertan behera gelditu arte, mobilizazioak sustatzeari ekinen diola dio CADEk. Karia horretara, Frantziaren eta RFFren «mespretxua eta indarkeria» salatzeko helburuz, berretsi du urtarrilaren 23rako elkarretaratzea Hendaian (Lapurdi). Manifestazioa Iruneraino (Gipuzkoa) joanen da, eta, dagoeneko, Euskal Herriko elkarteez gain, Italia, Frantzia eta Espainiako hainbat elkarte izanen direla iragarri du.

«Bordelen atzo egin zen bilkuraren helburua kontzertazioa zela erran zuen RFFk, baina guk hiru egun lehenago genuen eskuetan bilkuraren ebazpena, aukeratutako ikerketa eremua», erran du Victor Pachon CADEko presidenteak.

Egindako «iruzurraren» tamainako mobilizazioak iragarri ditu horri ihardesteko. Eskualdeko bozetan AHT sostengatzen duten alderdiak zigortzeko deia egin du. «Frantziako Gobernuak eta eskualdeetako presidenteak herritarrak zangopilatu eta birrindu nahi dituzte, baina piromanoarena egiten ari dira, eta erreko dira mobilizazioaren ondorioz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.